5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena.

Zubietako Udalak, 2021eko abenduaren 20an egindako bilkuran, 2022. urteko plantilla organikoa onetsi zuen aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zubietan, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2118008