5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022. urteko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2118074