5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko alkate udalburuak honako hau ematen du aditzera:

Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, eta legez eskatzen den gehiengoa zuela, 2022. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen. Honako hauek osatzen dute:

Udalaren aurrekontu arrunta.

Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta.

“Tudela Cultura” tokiko enpresa-erakunde publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2118043