5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Sesmako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hurrengo ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan jarduteagatik 2021eko abenduaren 16tik aurrera, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearekin bat:

“4.2. Honako urteko ordainsari gordin hauek ezartzea:

a) Osoko bilkurara benetan joaten den bakoitzean, Udalbatzako kide bakoitzari 110,00 euro ordainduko zaizkio.

Aurrekoak dagozkion atxikipenak izanen ditu, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatik.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.4 artikuluak ezartzen duenez, “Toki-korporazioetako kideek beren karguak betetzean benetan egindako gastuen kalte-ordainak jasoko dituzte, administrazio publikoetan orokorrean aplikatzekoak diren arauen arabera eta, haiek garatzeko, korporazioko osoko bilkurak onartzen dituen arauen arabera”.

Hala bada, arestian aipatu udal jarduketak egiten direnerako, gastuen itzulketa ezartzen da, aldez aurretik eskatuta, aparkalekuko tiketengatik eta abarrengatik, bai eta kilometro-ordainagatik ere, 0,30 euro ordainduta kilometroko. Ez da eginen PFEZaren atxikipenik eta ordainketa hilean behin eginen da.

Kilometro-ordainetarako, datu guztiak zehaztu beharko dira, hala nola egunak, ibilbideak eta kilometro-kopurua, hots, kalte-ordain hori dakartzatenak, kilometroak udalerriaren barnean egin badira ere.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2117908