5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Murietan, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Roberto Lana Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L2117910