5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Murchanten, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2118068