5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Kontuan harturik zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluari (foru lege horren bidez aldatu zen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan), zeinak ezartzen baitu urtean benetako 1592 lanordu izanen dituztela Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek.

Kontuan harturik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen didan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta ikusirik langileen ordezkariarekin izandako negoziazioa, 2022ko lan-egutegiko proposamenaren gainean.

DEKRETATZEN DUT:

1.a Onestea aste barreneko jaiegunen egutegia, 2022koa, Lodosako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileentzat. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

2.a Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat:

–Urtarrilaren 7a.

–Uztailaren 29a, eta abuztuaren 1a, 2a eta 3a (herriko festak).

–Irailaren 16a (Doloreetako Ama Birjinaren festak)

3.a Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutu izanen da.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Ordu kopurua ahalik eta gehien doitzeko (1.592 ordu), soberan eta zehazteko dauden 3 orduak hartuko dira norberaren aferetarako orduak hartzen diren bezala.

4.a Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

5.a Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, jarraikiz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari.

6.a Ebazpen hau jakinaraztea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7.a Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta beronen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu ez gora jotzeko errekurtsorik, ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso mota hori bera.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2118050