5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1. Hasiera batean onestea Udaleko eta Andra Mari erakunde autonomoko plantilla organikoak 2022rako, 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategineko 19. artikuluan xedatutakoa betez.

2. Estatutu horren 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 2021eko abenduaren 31n bi entitate horien zerbitzura dauden funtzionario eta lan-kontratudun langile finkoen zerrendak prestatzea.

3. 2017ko azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatzen den gisan, euskaraz jakitea baldintza berariazkoa duten lanpostuak zein diren ezartzea, horietan sartzeko gaitasuna frogatu beharko baita.

4. Udal Idazkaritzan espedientea ikusgai edukitzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko etxeko iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edota interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egiten ez bada, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurrean erakusteko aldia igaro ondotik.

5. Behin betiko onetsi ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Lesakan, 2021eko abenduaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2118123