5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Uharteko Udaleko 2021eko plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan. 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an. Espedientea: 1771/2021, honako honi buruzkoa:

“Sortzea Giza-baliabideetako aholkulariaren lanpostua, izendapen askekoa”.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da plantilla organikoaren aldaketa hori, eta haren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2118009