5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI ARAKIL

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak, 2021eko abenduaren 18an egin zen batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta beste indarreko legeek diotenarekin bat etorriz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai Kontzejuaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Hiriberri Arakilen, 2021eko abenduaren 18an.–Kontzejuburua, Javier Arrieta Aniz.

Iragarkiaren kodea: L2117926