5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Galozen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Pío Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2118328