5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Galipentzun, 2021eko abenduaren 27an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2118274