5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2021eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontuaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iragaten bada inork halakorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, eta aginduko da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik.

Buñuelen, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2117920