5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Buñuelgo Udalaren eta haren erakunde autonomoen (zahar-egoitza eta musika eskola) plantilla organikoa 2022ko ekitaldirako, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2117895