5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko plantilla organikoa. Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

León Gárriz, Eva María. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 4.

Ena Gracia, M.ª Begoña: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 16a.

Iragarkiaren kodea: L2118045