5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bidaurretan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2117915