5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan. Aurrekontua, behin betiko onetsia, kapituluka laburtuta txertatuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2118064