5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berbintzanan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2117941