5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDAO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Barindaoko Kontzejuak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

a) Hasiera batez onestea Barindaoko Kontzejuaren aurrekontu orokor eta bakarra 2022. urterako; hasierako aurreikuspenen arabera, 126.960 euroko diru-sarrerak eta gastuak izanen ditu.

b) Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunean, iragarkia argitaratu ondoan herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak. Erreklamazio edo oharrik batere aurkezten ez bada, hasierako onespenak behin betiko balioa hartuko du.

Barindaon, 2021eko abenduaren 20an.–Kontzejuko burua, María Yolanda Arana Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117906