5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3322/2021 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Mikel Esnaola Alegría, Igor Beloqui Elizalde, Ángel María Huarte Arzoz, Ibai Iriarte Ariztimuño eta Daniel Rueda Díez jaunek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (441/2021 prozedura arrunta).

Mikel Esnaola Alegría, Igor Beloqui Elizalde, Ángel María Huarte Arzoz, Ibai Iriarte Ariztimuño eta Daniel Rueda Díez jaunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute administrazioarekiko Auzien Salan Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 14ko 211E/2021 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezetsi baitziren errekurtsogile horiek, besteak beste, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 695/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen 53 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Mikel Esnaola Alegría, Igor Beloqui Elizalde, Ángel María Huarte Arzoz, Ibai Iriarte Ariztimuño eta Daniel Rueda Díez jaunek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (464/2021 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Mikel Esnaola Alegría jaunari, Igor Beloqui Elizalde jaunari, Ángel María Huarte Arzoz jaunari, Ibai Iriarte Ariztimuño jaunari eta Daniel Rueda Díez jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2118135