5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen onestea, besteak beste, 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa honako hauetarako: Udala, Udalaren Musika Eskolaren Patronatua eta Kanpondoa SL sozietate publikoa.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Agoitzen, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2117948