5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalbatzak, 2021eko abenduaren 20an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, interesdunek alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten jendaurreko aldi horren barnean; hori guztia, araudi aplikagarriari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikulua (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa), eta 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua eta harekin bat heldu direnak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Aditzera ematen da ezen, jendaurreko aldian alegaziorik jartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Ameskoabarrenean, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2117949