5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalbatzak, 2021eko abenduaren 20an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoaren espedientea.

Horiek horrela, erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta espedientea jendaurrean jartzen da Ameskoabarrengo Udalaren Idazkaritzan (San Anton karrika, 30, Zudairi) 15 egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 7.c) eta 18.2 artikuluetan (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da ezen espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egoteko epean alegaziorik jartzen ez bada.

Ameskoabarrenean, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2117947