5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aberin/Muniainen, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2118027