5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALEN BATASUNA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ituren eta Zubietako Udalen Batasunak, 2021eko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, nahi dutenek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da, eta beteko da hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Zubietan, 2021eko abenduaren 21ean.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2118024