5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Adrián Gómez Ibarbuenek sustaturik.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da eskura dagoen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen baimen bateratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa)

Kodea Espedientea

0001-0060-2021-000002

Hasiera eguna

2021/12/1

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254

848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 10.12 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

--

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

--

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 3. taldea

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

ADRIÁN GÓMEZ IBARBUEN

Zentroaren zenbakia

3107709086

Tokia

3. poligonoa, 760. eta 761. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 600.804,000 eta

Y: 4.665.597,000

Udalerria

CORELLA

Proiektua

Zerri-gizendegia (instalazioa handitzea 2496 buru izateko)

Proiektua baimentzeko organo eskuduna

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm

Iruñean, 2021eko abenduaren 14an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2117606