49. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Eginkizunak eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Idazki honen bidez jakinarazten da Izarbeibarko Mankomunitateko buru Sabina García Olmedak 13/2022 Ebazpena eman duela, eta, ebazpen horren bidez, Mankomunitateko buruaren eginkizunak Pedro José Soto Eguren buruordeari eskuordetu dizkiola, 2022ko otsailaren 28tik bera itzuli arte, kanpoan egonen baita.

Argitara ematen da, bete dadin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua, zehazki haren 47.2 artikuluan xedatutakoa; nolanahi ere, eraginkorra izanen da ematen den egunetik aurrera.

Garesen, 2022ko otsailaren 28an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2202978