49. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, Hezkuntza, Kultura, Kirol, Gizarte, Berdintasun eta Gazteria arloek antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntzena, 2021-2022 ikasturtea. Laburpena

DDBN (Identif.): 613211.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/613211).

Lehenengoa.–Eskatzaileen baldintzak.

Berriozarren erroldatuek soilik egin ahalko dute eskaera (gutxienez, aurtengo urtarrilaren 1etik hona erroldatuak).

Bigarrena.–Xedea.

Helburua da dirulaguntzak emateko araudia finkatzea, pertsonek aukera izan dezaten Kirol, Kultura, Hezkuntza, Berdintasun eta Adinekoen arloetan Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak antolatzen dituzten zerbitzuetara berdintasunezko baldintzetan heltzeko.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Udalak 3.300 euroko kontu-saila dauka (zk. 1 231804800000 12314) berak antolatutako jardueren arabera kudeatzeko. Esleitutako kontu-saila mugatua da eta eskatzaileen artean proportzionalki banatuko da, arau hauek ezarritako irizpideen araberako bidezko banaketa helburu.

Pertsona bakoitzari jarduera bakarraren gaineko laguntza emanen zaio.

Jardueren dirulaguntza ez da izanen matrikularen %50 baino gehiago, ezta 75 eurokoa baino handiagoa ere, urteko eta pertsonako.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarko Udaleko Erregistroaren bitartez edo Udaleko webguneko erregistro elektronikoaren bidez egin beharko da.

Bosgarrena.–Dirulaguntza eskatzeko beharrezko agiriak:

–Araudi honen bukaeran erantsitako eskabidea, betea.

–Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena.

–Uneko egoera ekonomikoa aldatu bada aurreko urteko errenta aitorpena egin zenetik (baremo ekonomikoa gainditu delako), aldaketaren berri ematen duten agiriak ere aurkez daitezke.

Berriozarren, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2203300