49. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20E/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Azkoiengo ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio zerbitzurako (FM 101.1) lizentziaren titulartasuna aldatzea.

YRI Multimedia Comunicación SL merkataritza-sozietateak, 2021eko abuztuaren 20an, eskaera bat erregistratu zuen, sozietate-talde bereko Lakarra Inversiones SL enpresari eskualdatzeko Azkoiengo maiztasun modulatuko (101,1 MHz frekuentzia) ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio zerbitzurako lizentzia.

Eragiketa honetan, negozio juridikoan inplikatutako bi sozietateak pertsona bakarrekoak dira, Mariano Navarro Lacarra jaunaren jabetzakoak %100ean.

Merkataritza-sozietate eskatzaileak urriaren 21ean aurkeztu zuen Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Atalak abuztuaren 30eko ofizioaren bidez eskatutako dokumentazioa: parte-hartzaile guztiek sinatutako eskaera formala, negozio juridikoaren zirriborroa, notario-eskriturak eta Lakarra Inversiones SLren idatzizko konpromisoa, berariaz jasotzen duena lizentziaren titular eskualdatzailearen eskubide eta betebeharren subrogazioa.

Arau hauek aplikatu behar zaizkio eskaerari: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikulua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29. artikulua.

Ikus-entzunezkoen arloko oinarrizko araudiak bi urteko gabealdia eskatzen du, lizentzia ematen denetik, negozio juridikoak egiteko, eta epe hori amaitu da kasu honetan. Kasu zehatz honetan, gainera, lehiaketa publikoaren baldintza-agiriekin bat etorriz (24/2012 Foru Agindua, otsailaren 22koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, 44 lizentzia emateko lehiaketa publikoa onetsi zuena, Nafarroako Foru Komunitatean soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-difusioko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko), zeinen bidez 2013an lizentziaren titular den merkataritza-sozietateak lortu baitzuen emakida hori, hark konpromiso idatzia aurkeztu zuen negozio juridikoaren eskaera horren xedeko lizentziak ez eskualdatzeko eta errentan ez emateko hamahiru urteko epe gehigarri baterako, hau da, lizentziarako ezarritako epe osorako.

Dena den, kasu honetan ez dago hirugarrenekin egindako negozio juridikorik, emandako dokumentaziotik ondorioztatzen baita eskatzen den negozio juridikoa sozietate-talde beraren berrantolaketari dagokiola. Horrenbestez, aurreko lerroaldean aipatutako 13 urteko epe gehigarria ez da kontuan hartu behar.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Lakarra Inversiones SL merkataritza-sozietateari Azkoiengo ikus-entzunezko irrati bidezko komunikazio zerbitzurako (FM 101.1) lizentziaren titulartasuna aldatzeko.

2. Baimen honek berekin dakar Lakarra Inversiones SL subrogatzea lizentziaren aurreko titularraren (YRI Multimedia Comunicación SL) eskubide eta betebeharretan.

3. Baimen honek berekin dakar Lakarra Inversiones SLk ordaindu behar izatea baimendutako negozio juridikoari dagokion 300 euroko tasa hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

4. Lakarra Inversiones SL merkataritza-sozietatea ofizioz inskribatzea Nafarroako Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan, negozio horren xede den ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako lizentziaren titular gisa.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

6. Ebazpen hau YRI Multimedia Comunicación SLri eta Lakarra Inversiones SLri jakinaraztea, eta igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari, Nafarroako Probintziako Telekomunikazioen Ikuskapen Buruzagitzari eta Estatuko Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroari.

7. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, honako hauei jarraituz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua eta hurrengoak.

Iruñean, 2022ko otsailaren 15ean.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pablo Roncal Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2202477