48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

2022/062 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Leringo Udaleko egiaztapenerako kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.lerin.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1.–Bakarra eta ausazkoa izanen da agiri bakoitzerako sortzen den kodea, baita horrek igorlearekin duen lotura ere.

2.–Segurtasun kriptografikoa izanen du, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea.

3.–Kode bidez kautotutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak lege-ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan izanen dute agirirako irispidea.

4.–Toki entitatea identifikatutzat joko da, interneten duen web-orrian edo bestelako sarbide-puntuan berea gisa argitaratzen den informazioari dagokionez, horiek egoitza elektronikoen legezko izaera baldin badute.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua hilabeteko epean (39/2015 Legearen 123 eta 124. artikuluak).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

–Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8. artikulua).

Lerinen, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2202745