48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2022 EBAZPENA, otsailaren 24koa, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Lodosa TBAko “Mendavia” 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea, 298. euskarriaren eta 303. euskarriaren artean, Mendabiako (Nafarroa) udal-mugartean.” (SAT 11187).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 213/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektu hau: “Lodosa TBAko “Mendavia” 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea, 298. euskarriaren eta 303. euskarriaren artean, Mendabiako (Nafarroa) udal-mugartean” (SAT 11187); horrekin batera, administrazio baimena eman zitzaion proiektuari eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Mendabiako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Mendabiako udaletxean, 2022ko apirilaren 25ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Mendabiako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2202827