48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2021eko azaroaren 5ean sinatutako hitzarmenak. Bata, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatu dute, kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta erakunde horrek emandako graduko unibertsitate-tituluen artean, eta bestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak sinatu dute, kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta erakunde horrek Iruñeko campusean emandako graduko unibertsitate-tituluen artean.

Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez eta, alde batetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta, bestetik, Nafarroako Unibertsitateak elkarrekin egindako lanari esker, erabaki zen ezen, ECTS kredituak onartzean Hezkuntza Departamentuak eskainitako goi mailako teknikarien tituluen eta unibertsitate horiek eskainitako graduko unibertsitate-tituluen artean, irizpidea izan dadila goi mailako tituluen artean egitea, kreditu-kopurua eta horien tipologia zehaztuz (oinarrizkoak, nahitaezkoak, aukerakoak, praktikoak), baina zehaztu gabe onartze horrek ukitutako irakasgaia.

Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 3ko 98/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin bi hitzarmen sinatzeko testua onetsi zen, kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean. Hitzarmen horiek 2021eko azaroaren 5ean sinatu ziren.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren bitartez, aldeko txostena aurkeztu du aipatutako hitzarmenak argitara ematea xede duen foru agindu hau onets dadin.

Horregatik guztiagatik, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak,

AGINTZEN DUT:

1. Argitara ematea 2021eko azaroaren 5ean sinatutako hitzarmenak, bata Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean eta bestea Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean. Hitzarmen horiek foru agindu honen 1. eta 2. eranskin gisa agertzen dira, hurrenez hurren.

2. Foru agindu hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Unibertsitateari.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

1. ERANSKINA

Hitzarmena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artekoa, kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean

Iruñean, 2021eko azaroaren 5ean.

BILDURIK:

Alde batetik, Carlos Gimeno Gurpegui jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria.

Eta bestetik, Ramón Gonzalo García jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea.

Biak aritzen dira beren karguak betez eta duten ordezkaritzaren izenean, eta elkarri aitortzen dizkiote dokumentu hau sinatzeko behar adinako eskumenak eta ahalmenak.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.–Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak honako hau ezartzen du 36. artikuluan, zeina egun idatzita baitago apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren artikulu bakarraren 32. apartatuak sartutako aldaketarekin: “Gobernuak, Unibertsitateen Kontseiluaren txostena jaso ondoren, honako hauek arautuko ditu: e) Unibertsitateko ikasketen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.5 artikuluak aipatzen dituen goi mailako hezkuntzako beste irakaskuntza batzuen arteko baliozkotze-araubidea”.

Bigarrena.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 44.6 artikuluan ezartzen du ezen, goi mailako Lanbide Heziketari dagokionez, goi mailako teknikariaren tituluak aukera emanen duela kasuan kasuko unibertsitate-kredituak baliozkotzeko. 53.4 artikuluan, arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako lanbide irakaskuntzei dagokienez, ezartzen du Gobernuak, Unibertsitate Kontseiluari entzun ondoren, unibertsitate-ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotze-araubidea arautuko duela. 65.5 artikuluan, kirol-irakaskuntzei dagokienez, ezartzen du Gobernuak kirol-irakaskuntzen eta gainerako irakaskuntza eta ikasketa ofizialen arteko baliozkotzeen eta baliokidetasunen araubidea arautuko duela, autonomia-erkidegoei kontsulta egin ondoren eta egoki diren kide anitzeko organoei entzun ondoren.

Hirugarrena.–Ekonomia Iraunkorrari buruzko Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak, zeinaren bidez aldatzen baitira Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, lehenengo xedapen gehigarrian, non arautzen baita goi mailako Lanbide Heziketaren eta unibertsitateko irakaskuntzaren arteko lankidetza, honako hau ezartzen du 3. apartatuan: hezkuntza-administrazioek eta unibertsitateek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, eta Gobernuak ezarritako araubidearekin bat etorriz, honako hauek zehaztuko dituzte: a) Goi mailako teknikariaren titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den titulua dutenen eta titulu horrekin lotutako graduko unibertsitate-ikasketak egiten dituztenen arteko baliozkotzeak, kontuan izanik, gutxienez, 30 ECTS kreditu baliozkotuko direla. [... ] c) Beste kreditu batzuk baliozkotzen ahalko dira, kontuan hartuta gradu-tituluak edo baliokideak eskuratzeko irakasgaiei lotutako gaitasunak eta ezagutzak nola egokitzen diren, ondorio akademikoetarako, goi mailako teknikariaren tituluan edo baliokidean gainditutako lanbide-moduluetan lortutako kredituekin.

Laugarrena.–Irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituenak, 10.5 artikuluan ezartzen du ezen, goi mailako heziketa zikloen eta unibertsitate-gradu ofizialen artean kredituak onartzeari dagokionez, kasuan kasuko tituluaren kreditu-karga osoaren ehuneko 25era artekoa izan daitekeela graduko unibertsitate-titulu ofizial batean onar daitezkeen kredituen proportzioa.

Bosgarrena.–Goi mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluak honako hau xedatzen du: “1. Hezkuntza-administrazioei dagokie ofizialki egiaztatutako graduko unibertsitate-ikasketak onartzea, helburua denean goi mailako teknikariaren, goi mailako kirol-teknikariaren edo arte-irakaskuntzako graduaren titulua eskuratzeko irakaskuntzak egitea. 2. Unibertsitateei dagokie goi mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen edo Lanbide Heziketako irakaskuntzen ikasketa ofizialki egiaztatuak onartzea, helburua denean graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketa-programak egitea”.

Era berean, errege dekretu horren 4. artikuluak honako hau dio: “1. Ikasketak onartzeko, kontuan hartuko da nola egokitzen diren gaitasunak, ezagutzak eta ikaskuntzaren emaitzak goi mailako arte-ikasketetako graduko titulua eskuratzeko irakasgaien eta kasuan kasuko goi mailako teknikari tituluaren modulu edo ikasgaien artean. 2. Alegatutako tituluek eta egin nahi diren ikasketen tituluek zuzeneko lotura badute, agintaritza eskudunek bermatuko dute ECTS kredituen gutxieneko kopuru bat onartuko dela, curriculumen edo ikasketa planen iraupenaren arabera, 1. eranskinean xedatutakoarekin bat”.

Bestalde, errege dekretu horren 5. artikuluan honako hau xedatzen da: “1. 4.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da zuzeneko lotura dagoela 2. eranskinean zerrendatutako irakaskuntzetako titulazioen artean, ezertan galarazi gabe hurrengo paragrafoan xedatutakoa. 2. Zuzeneko loturak zehazte aldera graduko unibertsitate-tituluen eta arte-irakaskuntzen graduko tituluen, goi mailako teknikariaren eta goi mailako kirol-teknikariaren artean, akordio bat sinatuko da titulu horiek ematen dituzten unibertsitateen eta dagokion hezkuntza-administrazioaren artean”.

Seigarrena.–Halaber, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuak, goi mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzkoak, 5. artikuluko 2. paragrafoan xedatzen du ezartzen diren harremanek errespetatu beharko dituztela 2. eranskinean aurreikusitako jakintza-arloak, bai eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ministroak zehazten dituen irizpide orokorrak ere. Unibertsitate baten eta hezkuntza-administrazioaren artean sinatutako akordioek lurralde nazional osoan izanen dute eragina, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari jakinarazi beharko zaizkio eta ofizialki argitaratuko dira”.

Horrenbestez, behin Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak zehaztuta zer irizpide orokor erabiliko den zuzeneko loturak ezartzeko graduko unibertsitate-tituluen eta arte-irakaskuntzako graduko tituluen, goi-mailako teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluen artean, hitzarmen honen babesean ezarritako kreditu-onarpenak berrikusi beharko dira, eta, hala dagokionean, eguneratu.

Zazpigarrena.–Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean eman 21/2019 Foru Aginduak arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen urriaren 29ko 1854/2008 Ebazpenak agintzen du argitara dadila Nafarroako Unibertsitate Publikoko kredituak onartzeko eta transferitzeko araudia onesten duen erabakia. Erabaki hori Gobernu Kontseiluaren 2008ko urriaren 24ko erabakiaren bidez onetsi zen, eta, ondoren, Gobernu Kontseiluaren 2010eko azaroaren 11ko eta 2013ko martxoaren 12ko erabakien bidez aldatu zen.

Zortzigarrena.–Aurreko guztiaren ondorioz, kontuan izanik zein diren bi erakundeen eskumen-eremuak eta helburu bera dutela goi mailako hezkuntzaren eremuko ikasketak onartzeko, Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak erabaki dute hitzarmen hau sinatzea kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean, honako hauei jarraikiz:

KLAUSULAK

Lehena.–Xedea.

Hitzarmen hau sinatzearen xedea da harremanak ezartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko unibertsitate-tituluen eta Nafarroako Foru Komunitatean ematen diren Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen artean eta titulu horien arteko kredituak onartzea.

Bigarrena.–“2+3 Talentu Plana”.

Hitzarmen honek berariaz jasotzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak erdietsi duten hitzarmena. Hitzarmen horren arabera, ECTS kreditu-kopuru bat aitortuko zaie goi mailako heziketa ziklo bat eta, hala badagokie, heziketa ziklo eta unibertsitate-gradu bakoitzerako zehaztutako prestakuntza-osagarri bat gainditzen duten ikasleei. Kreditu-kopuru hori izanen da hitzarmenean lotzen den eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den graduko ikasturte bateko ECTS kreditu guztiak adina.

“2+3 Talentu Plana” 2021/2022 ikasturtetik aurrera egonen da indarrean, eta Administrazioa eta Finantzak goi mailako heziketa zikloa egiten ari diren ikasleekin hasiko da, bai eta Marketina eta Publizitatea goi mailako heziketa zikloko bi moduluren prestakuntza-osagarri bat egiten ari direnekin ere (“0930, Marketin politikak” eta “1109, Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea”); horiei 60 ECTS kreditu aitortuko zaizkie Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, gradu horretan onartuta badaude.

Hirugarrena.–Alderdien betebeharrak.

Bi alderdiek, hitzarmen hau sinatuz, honako betebehar hauek hartzen dituzte beren gain:

a) Titulazioen araberako akordio espezifikoak sinatzea. Akordio horietan, zehaztuko da nolako erlazioa izanen den tituluen eta alderdiek onar dezaketen kreditu-kopuruaren artean, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 2. eranskinean aurreikusitakoa errespetatuz. Horretarako, bi alderdiek adostu dute hitzarmen honen eranskinean ezarritako kredituak aitortzea eta 2022-2023 ikasturtetik aurrera aplikatzea, ikasturte hori barne.

b) Akordio espezifiko horiek berrikustea eta eguneratzea, titulazioak aldatzen badira edo Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan aurreikusitako irizpide orokorrak zehazten baditu.

c) Egiaztatzea, onarpena eskatzen denean ikasketak egiteko lanbide arautu batean jarduteko titulu bat eskuratzeko helburuarekin, alegatutako ikasketak bat datozela beharrezko lanbide-kualifikazioa bermatzen duten curriculumei eta ikasketa-planei eskatzen zaizkien baldintzekin, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

d) Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eta hitzarmen honen zazpigarren azalpenean adierazitakoarekin bat etorriz, dagokion araudira eramatea berariazko akordioen edukia kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuak, horretarako, Nafarroako hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzen dituen araudira eramanen du eduki hori, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, berriz, kredituak aitortzeko eta transferitzeko araudira.

Laugarrena.–Jarraipen Batzordea.

Batzorde bat sortu da, hitzarmen honen edukiaren jarraipena eta interpretazioa egiteko, baita berariazko akordioena eta hitzarmena aplikatzeko hartutako beste neurri batzuena ere. Jarraipen Batzorde hori paritarioa izanen da, eta alderdi bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute.

Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Urteko lan-plana eta jardueren urteko memoria egitea, jarduerak ebaluatzeko.

b) Informazioa trukatzea eta koordinazioa ezartzea, modu iraunkorrean, hitzarmen honen xedea betetzeko.

c) Hitzarmen hau garatzean eta aplikatzean sor daitezkeen gorabeheren jarraipena egitea.

d) Begiratzea betetzen direla hitzarmen honetan bi alderdientzat ezarritako betebeharrak.

Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, eta alderdi sinatzaileetako batek eskatzen duen bakoitzean.

Bosgarrena.–Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek bi urteko indarraldia izanen du, sinatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta isilbidez urtez urte luzatzen ahalko da, alderdi sinatzaileetako edozeinek hitzarmena salatzen ez duen bitartean.

Amaieraren iragarpena beste alderdiari jakinarazi beharko zaio, bukaerarako hasiera batez aurreikusitako data edo luzapenen edozein data baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

Seigarrena.–Hitzarmenaren aldaketak.

Bi alderdien adostasunez onartu beharko dira alderdietako edozeinek egin nahi dituen aldaketak.

Baldin eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak irizpide orokorrak ezartzen baditu zuzeneko harremanak ezartzeko graduko unibertsitate-tituluen eta arte-irakaskuntzako graduko tituluen, goi mailako teknikariaren edo goi mailako kirol-teknikariaren tituluen artean, bi alderdietako edozeinek eskatzen ahalko du, hala badagokio, hitzarmen hau berrikusteko eta eguneratzeko, bai eta hura aplikatzeko ezarritako zuzeneko harremanak eta kreditu-onarpenak berrikusteko eta eguneratzeko ere.

Zazpigarrena.–Aurreko hitzarmena indargabetzea.

Dokumentu hau sinatzeak indarrik gabe uzten du Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2013ko maiatzaren 16an sinatutako hitzarmena, Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen arteko kredituak onartzekoa.

Berariaz deklaratzen da indarrean egonen dela, 2021-2022 ikasturtean, tituluen eta onar daitezkeen kredituen kopuruaren arteko erlazioa ezartzen duen berariazko akordioa, jasota dagoena 2018ko azaroaren 12an alderdiek sinatutako gehigarriaren 1. eranskinean, ezertan galarazi gabe hitzarmen honen bigarren klausulan ezarritakoa, ikasturte honetan 2+3 Talentu Plana aplikatzeari dagokionez.

Eta adostasunaren adierazgarri, hitzarmen hau sinatu dute alderdiek, hiru aletan eta ondorio bakarrarekin, hasieran adieraziriko tokian eta egunean.

Carlos Gimeno Gurpegui, Hezkuntzako kontseilaria eta Ramón Gonzalo García, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea.

Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetako kredituen onarpena NUPeko unibertsitate-graduetan (PDFa).

2. ERANSKINA

Hitzarmena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artekoa, kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean

Iruñean, 2021eko azaroaren 5ean.

BILDURIK:

Alde batetik, Carlos Gimeno Gurpegui jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria.

Eta bestetik, Alfonso Sánchez-Tabernero jauna, Nafarroako Unibertsitateko errektorea.

Biak aritzen dira beren karguak betez eta duten ordezkaritzaren izenean, eta elkarri aitortzen dizkiote dokumentu hau sinatzeko behar adinako eskumenak eta ahalmenak.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.–Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak honako hau ezartzen du 36. artikuluan, zeina egun idatzita baitago apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren artikulu bakarraren 32. apartatuak sartutako aldaketarekin: “Gobernuak, Unibertsitateen Kontseiluaren txostena jaso ondoren, honako hauek arautuko ditu: e) Unibertsitateko ikasketen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.5 artikuluak aipatzen dituen goi mailako hezkuntzako beste irakaskuntza batzuen arteko baliozkotze-araubidea”.

Bigarrena.–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 44.6 artikuluan ezartzen du ezen, goi mailako Lanbide Heziketari dagokionez, goi mailako teknikariaren tituluak aukera emanen duela kasuan kasuko unibertsitate-kredituak baliozkotzeko. 53.4 artikuluan, arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako lanbide irakaskuntzei dagokienez, ezartzen du Gobernuak, Unibertsitate Kontseiluari entzun ondoren, unibertsitate-ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotze-araubidea arautuko duela. 65.5 artikuluan, kirol-irakaskuntzei dagokienez, ezartzen du Gobernuak kirol-irakaskuntzen eta gainerako irakaskuntza eta ikasketa ofizialen arteko baliozkotzeen eta baliokidetasunen araubidea arautuko duela, autonomia-erkidegoei kontsulta egin ondoren eta egoki diren kide anitzeko organoei entzun ondoren.

Hirugarrena.–Ekonomia Iraunkorrari buruzko Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak, zeinaren bidez aldatzen baitira Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, lehenengo xedapen gehigarrian, non arautzen baita goi mailako Lanbide Heziketaren eta unibertsitateko irakaskuntzaren arteko lankidetza, honako hau ezartzen du 3. apartatuan: hezkuntza-administrazioek eta unibertsitateek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, eta Gobernuak ezarritako araubidearekin bat etorriz, honako hauek zehaztuko dituzte: a) Goi mailako teknikariaren titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den titulua dutenen eta titulu horrekin lotutako graduko unibertsitate-ikasketak egiten dituztenen arteko baliozkotzeak, kontuan izanik, gutxienez, 30 ECTS kreditu baliozkotuko direla. [... ] c) Beste kreditu batzuk baliozkotzen ahalko dira, kontuan hartuta gradu-tituluak edo baliokideak eskuratzeko irakasgaiei lotutako gaitasunak eta ezagutzak nola egokitzen diren, ondorio akademikoetarako, goi mailako teknikariaren tituluan edo baliokidean gainditutako lanbide-moduluetan lortutako kredituekin.

Laugarrena.–Irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituenak, 10.5 artikuluan ezartzen du ezen, goi mailako heziketa zikloen eta unibertsitate-gradu ofizialen artean kredituak onartzeari dagokionez, kasuan kasuko tituluaren kreditu-karga osoaren ehuneko 25era artekoa izan daitekeela graduko unibertsitate-titulu ofizial batean onar daitezkeen kredituen proportzioa.

Bosgarrena.–Goi mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluak honako hau xedatzen du: “1. Hezkuntza-administrazioei dagokie ofizialki egiaztatutako graduko unibertsitate-ikasketak onartzea, helburua denean goi mailako teknikariaren, goi mailako kirol-teknikariaren edo arte-irakaskuntzako graduaren titulua eskuratzeko irakaskuntzak egitea. 2. Unibertsitateei dagokie goi mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen edo Lanbide Heziketako irakaskuntzen ikasketa ofizialki egiaztatuak onartzea, helburua denean graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketa-programak egitea”.

Era berean, errege dekretu horren 4. artikuluak honako hau dio: “1. Ikasketak onartzeko, kontuan hartuko da nola egokitzen diren gaitasunak, ezagutzak eta ikaskuntzaren emaitzak goi mailako arte-ikasketetako graduko titulua eskuratzeko irakasgaien eta kasuan kasuko goi mailako teknikari tituluaren modulu edo ikasgaien artean. 2. Alegatutako tituluek eta egin nahi diren ikasketen tituluek zuzeneko lotura badute, agintaritza eskudunek bermatuko dute ECTS kredituen gutxieneko kopuru bat onartuko dela, curriculumen edo ikasketa planen iraupenaren arabera, 1. eranskinean xedatutakoarekin bat”.

Bestalde, errege dekretu horren 5. artikuluan honako hau xedatzen da: “1. 4.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da zuzeneko lotura dagoela 2. eranskinean zerrendatutako irakaskuntzetako titulazioen artean, ezertan galarazi gabe hurrengo paragrafoan xedatutakoa. 2. Zuzeneko loturak zehazte aldera graduko unibertsitate-tituluen eta arte-irakaskuntzen graduko tituluen, goi mailako teknikariaren eta goi mailako kirol-teknikariaren artean, akordio bat sinatuko da titulu horiek ematen dituzten unibertsitateen eta dagokion hezkuntza-administrazioaren artean”.

Seigarrena.–Halaber, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuak, goi mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzkoak, 5. artikuluko 2. paragrafoan xedatzen du ezartzen diren harremanek errespetatu beharko dituztela 2. eranskinean aurreikusitako jakintza-arloak, bai eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ministroak zehazten dituen irizpide orokorrak ere. Unibertsitate baten eta hezkuntza-administrazioaren artean sinatutako akordioek lurralde nazional osoan izanen dute eragina, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari jakinarazi beharko zaizkio eta ofizialki argitaratuko dira”.

Horrenbestez, behin Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak zehaztuta zer irizpide orokor erabiliko den zuzeneko loturak ezartzeko graduko unibertsitate-tituluen eta arte-irakaskuntzako graduko tituluen, goi-mailako teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluen artean, hitzarmen honen babesean ezarritako kreditu-onarpenak berrikusi beharko dira, eta, hala dagokionean, eguneratu.

Zazpigarrena.–Aurreko guztiaren ondorioz, kontuan izanik zein diren bi erakundeen eskumen-eremuak eta helburu bera dutela goi mailako hezkuntzaren eremuko ikasketak onartzeko, Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak erabaki dute hitzarmen hau sinatzea kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean, honako hauei jarraikiz:

KLAUSULAK

Lehena.–Xedea.

Hitzarmen hau sinatzearen xedea da harremanak ezartzea Nafarroako Unibertsitateak ematen dituen graduko unibertsitate-tituluen eta Nafarroako Foru Komunitatean ematen diren Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen artean eta titulu horien arteko kredituak onartzea.

Bigarrena.–Alderdien betebeharrak.

Bi alderdiek, hitzarmen hau sinatuz, honako betebehar hauek hartzen dituzte beren gain:

a) Titulazioen araberako akordio espezifikoak sinatzea. Akordio horietan, zehaztuko da nolako erlazioa izanen den tituluen eta alderdiek onar dezaketen kreditu-kopuruaren artean, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 2. eranskinean aurreikusitakoa errespetatuz. Horretarako, bi alderdiek adostu dute hitzarmen honen eranskinean ezarritako kredituak aitortzea eta 2021-2022 ikasturtetik aurrera aplikatzea, ikasturte hori barne.

b) Akordio espezifiko horiek berrikustea eta eguneratzea, titulazioak aldatzen badira edo Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan aurreikusitako irizpide orokorrak zehazten baditu.

c) Egiaztatzea, onarpena eskatzen denean ikasketak egiteko lanbide arautu batean jarduteko titulu bat eskuratzeko helburuarekin, alegatutako ikasketak bat datozela beharrezko lanbide-kualifikazioa bermatzen duten curriculumei eta ikasketa-planei eskatzen zaizkien baldintzekin, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

d) Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, eta hitzarmen honen zazpigarren azalpenean adierazitakoarekin bat etorriz, dagokion araudira eramatea berariazko akordioen edukia kredituak onartzeko Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen artean, azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuak, horretarako, Nafarroako hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzen dituen araudira eramanen du eduki hori, eta Nafarroako Unibertsitateak, berriz, kredituak aitortzeko eta transferitzeko araudira.

Hirugarrena.–Jarraipen batzordea.

Batzorde bat sortu da, hitzarmen honen edukiaren jarraipena eta interpretazioa egiteko, baita berariazko akordioena eta hitzarmena aplikatzeko hartutako beste neurri batzuena ere. Jarraipen Batzorde hori paritarioa izanen da, eta alderdi bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute.

Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Urteko lan-plana eta jardueren urteko memoria egitea, jarduerak ebaluatzeko.

b) Informazioa trukatzea eta koordinazioa ezartzea, modu iraunkorrean, hitzarmen honen xedea betetzeko.

c) Hitzarmen hau garatzean eta aplikatzean sor daitezkeen gorabeheren jarraipena egitea.

d) Begiratzea betetzen direla hitzarmen honetan bi alderdientzat ezarritako betebeharrak.

Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, eta alderdi sinatzaileetako batek eskatzen duen bakoitzean.

Laugarrena.–Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek bi urteko indarraldia izanen du, sinatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta isilbidez urtez urte luzatzen ahalko da, alderdi sinatzaileetako edozeinek hitzarmena salatzen ez duen bitartean.

Amaieraren iragarpena beste aldeari jakinarazi beharko zaio, bukaerarako hasiera batez aurreikusitako data edo luzapenen edozein data baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

Bosgarrena.–Hitzarmenaren aldaketa.

Bi alderdien adostasunez onartu beharko dira alderdietako edozeinek egin nahi dituen aldaketak.

Baldin eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak irizpide orokorrak ezartzen baditu zuzeneko harremanak ezartzeko graduko unibertsitate-tituluen eta arte-irakaskuntzako graduko tituluen, goi mailako teknikariaren edo goi mailako kirol-teknikariaren tituluen artean, bi alderdietako edozeinek eskatzen ahalko du, hala badagokio, hitzarmen hau berrikusteko eta eguneratzeko, bai eta hura aplikatzeko ezarritako zuzeneko harremanak eta kreditu-onarpenak berrikusteko eta eguneratzeko ere.

Seigarrena.–Aurreko hitzarmena indargabetzea.

Dokumentu hau sinatzeak indarrik gabe uzten du Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak 2013ko maiatzaren 16an sinatutako hitzarmena, Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren tituluen eta graduko unibertsitate-tituluen arteko kredituak onartzekoa.

Berariaz deklaratzen da indarraldi iragankorra daukala, 2021-2022 ikasturtean, tituluen eta onar daitezkeen kredituen kopuruaren arteko lotura ezartzen duen berariazko akordioak, zeina jasota baitago alderdiek 2018ko azaroaren 12an sinatutako gehigarriaren 1. eranskinean.

Eta adostasunaren adierazgarri, hitzarmen hau sinatu dute alderdiek, hiru aletan eta ondorio bakarrarekin, hasieran adieraziriko tokian eta egunean.

Carlos Gimeno Gurpegui, Hezkuntzako kontseilaria eta Alfonso Sánchez-Tabernero, Nafarroako Unibertsitateko errektorea.

Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetako kredituen onarpena Nafarroako Unibertsitateko unibertsitate-graduetan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2201414