48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

29C/2022 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Knorr Bremse Pamplona SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Knorr Bremse Pamplona SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31101622012019); erregistro honetan 2021eko abenduaren 28an sartu zen, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkari batzuek (UGT) 2021eko abenduaren 2n sinatu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezaten.

Iruñean, 2022ko otsailaren 6an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Knorr Bremse Pamplona SL enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202247