48. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

476E/2022 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2022rako gastua baimentzen baita dirulaguntza hauetarako: Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak; era berean, martxoaren 2ko 226E/2021 Ebazpenaren 10 b) eta 14 a) eta b) oinarri arautzaileak aldatzen dira. DDBN identifikazioa: 610785.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan-merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, horien oinarri arautzaileak 2021. urtea baino lehen onetsita.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da 2022. urterako gastua baimentzea dirulaguntza hauetarako: Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 226E/2021 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak proposatzen du martxoaren 2an emandako 226E/2021 Ebazpenaren 10 b) eta 14 a) eta b) oinarri arautzaileak aldatzea.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 303.000,00 euroko gastua baimentzea, 2022ko Gastuen Aurrekontuaren kargura, dirulaguntza hauetarako: Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek NL-NEZaren zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 226E/2021 Ebazpenaren bidez arautu ziren eta 610785 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. Gastua “Laneratze enpresen inbertsiorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 7709 241204 partidaren kargura ordainduko da.

2. Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 226E/2021 Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak; zehazki haren eranskina aldatzen da, honela:

2.1. 10 b) oinarria aldatzea.

Honako hau dioen tokian:

–“14 b) oinarrian ezartzen diren baldintzetan egindako laneratzearen justifikazioa; horretarako, kasuko lan kontratuak aurkeztuko dira”.

Testu hau izanen du:

–“Enpresa arruntean laneratu beharreko pertsonak, 14 b) oinarrian ezarritakoarekin bat”.

2.2. Deialdiaren 14 a) eta b) oinarria aldatzea, testu hau izateko:

a) Enplegua sortzea: 10 puntu gehienez.

“5 puntu emanen dira enpresak, inbertsioa egiten denetik aurrera, kontratatzen duen langile bakoitzeko, gizarte bazterketa egoeran dagoena, baldin eta kontratazioa deialdiaren epealdian egiten bada.

Inbertsioa egiten den datatzat hartuko da lehendabiziko fakturarena.

Kontratazio horiek handitu beharko dute laneratze enpresak aurreko urteko abenduaren 31n duen langile kopurua”.

b) Laneratzea: 15 puntu gehienez.

“5 puntu emanen dira gizarte bazterketan dagoen eta laneratze enpresan baja eman ondoko 15 egunetan enpresa arrunt batean kontratatzen duten pertsona bakoitzeko. Kontuan hartuko dira epe diruz lagungarrian gertatu diren laneratzeak”.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko otsailaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2202857