47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena. Hasierako onespenaren erabakia Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen 2021eko abenduaren 30ean, eta 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

PLANTILLA ORGANIKOA

Aldi baterako lan-kontratudunak

LANPOSTUA

LANP. KOP.

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO-EGOERA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

1

C

OL

Maila: %12

Lanpostua: %23

Hutsik

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%90)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

OL

Maila: %12

Arrisku berezikoa: %10

Hutsik

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%75)

IZENEN ZERRENDA

Aldi baterako lan-kontratudunak

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZU

AITORTUAK

ADMINISTRAZIO-EGOERA

BALDINTZAK

Elizalde Lallana Amaiur

Administrari-ofiziala

C

OL

2017-04-28

Jardunean

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%90)

Rezabal Goenaga Imanol

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

OL

2021-06-07

Jardunean

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%75)

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Gaur egungo plantillan gertatzen diren bajak betetzeko, edo obra eta zerbitzu jakin batzuetarako kontratuak egiteko, edo gisako gorabeheretan, kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak erabiliko dira, 113/1985 Foru Dekretuaren 42.-2.a) artikuluari jarraikiz.

Erripan (Odieta), 2022ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2202668