47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko abenduaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar ziren iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24koan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Epe horretan ez dute aurkeztu eta ez da jaso inolako alegaziorik eta, beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluaren 1. apartatuaren bukaeran xedatuarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.-3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen,

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 59.970,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 237.765,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 45.050,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 342.785,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 306.660,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurren aprob.: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 36.125,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 342.785,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2022ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2202621