47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2021eko abenduaren 28an, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Horren iragarkia 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, baita Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, argitaratu eta 15 egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere.

Beraz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin bat, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea, eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 548.724,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 95.878,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.618,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.050,00 euro.

Gastuak, guztira: 673.300,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 68.128,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 605.162,0 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 673.300,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2202486