47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko abenduaren 27an egin batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuela 2022ko udal aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Iragarkia 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta ondorengo jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan ezarriari jarraikiz, bidezkoa da onespen hori behin betikotzat jotzea, eta aurrekontua argitara ematea kapituluka laburturik.

Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 549.610,27 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 75.286,67 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.100,81 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 13.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 184.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 22.001,71 euro.

Gastuak, guztira: 845.699,46 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 43.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 617.999,46 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 180.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 845.699,46 euro.

Erriberrin, 2022ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2202566