47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko Batzarrak, 2022ko otsailaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen erakunde horren 2022rako aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen udalerria), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Monteagudon, 2022ko otsailaren 14an.–Batasuneko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2202491