47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zergan, 2022rako

Esako Udalak, 2022ko otsailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, 2022rako zerga-tasak erabaki zituen, oinarri hartuz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan lege beraren 64. artikuluari buruz ezarritakoa. Zerga-tasak ondotik zehazten dira, informazio gisa:

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa: Tarifa ofizialaren igoeraren aurrean, iazko tarifari eustea erabaki da, 2022ko alta berrien kasuan izan ezik, horiei tarifa ofiziala aplikatuko baitzaie. (Hobari berriak, ordenantzaren arabera).

Esan, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2202664