47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena (EIOZ). Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena (EIOZ).

Onespenaren erabakia 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta eranskina osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

ORDENANTZA FISKALA, ESAKO UDALAREN ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua.–Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 165.etik 171.era bitarteko artikuluetan (II. titulua, V. kapitulua) xedatutakoaren babesean.

2. artikulua.–Hobariak.

Ezartzen da, lege horren 170 bis artikuluaren arabera:

Zergaren kuotaren %50eko hobaria, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak txertatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin horietan ez bada aplikatzekoa betebehar hori Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera. Sartutako sistemei dagokien partidari eginen zaio hobaria.

Hobari horren aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.

Hobari hori erreguzkoa da eta Alkateak erabakiko du ematea, aldez aurretik subjektu pasiboak eskatuta.

Eskabideak udal honetan aurkeztuko dira horretarako imprimakiak betez, obra-lizentziaren eskabidearekin batera, eta onetsi aurretik txosten teknikoa beharko dute.

3. artikulua.–Azken xedapena.

Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte.

Esan, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

ERANSKINA

Karga-tasa hau ezartzen da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera: %4.

Iragarkiaren kodea: L2202612