47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2022rako karga-tasak

Udal honek, 2022ko otsailaren 17an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez,

ERABAKITZEN DU:

1. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,1.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Karga-tasa: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %3,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza. Zerga-oinarria, aldi guztietan: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gutxieneko portzentajeak. Karga-tasa: %10,00.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aritzalan (Deierri), 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2202667