47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Epe hori iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Villatuertan, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2202773