47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Udalaren aterpetxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Vianako Udalaren aterpetxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzan.

Hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2022ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

ORDENANTZA, VIANAKO UDALAREN TURISMOKO ATERPETXEA ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Ordenantza honen xedeko tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.

2. artikulua. Udalaren turismoko eta Done Jakue bideko aterpetxea erabiltzen duten pertsona naturalek dituzte ordainarazpen hauek ordaindu behar.

3. artikulua. Udalaren turismoko eta Done Jakue bideko aterpetxearen esparruan sartzean hasten den erabilerarekin batean sortzen da ordaindu beharra.

4. artikulua. Zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona naturalak izanen dira ordainarazpen hauek biltzeko oinarria.

5. artikulua. Eskubideak ondoko tarifa hauen arabera bilduko dira:

–8 euro gaua/ohea.

–3 euro arropa garbigailuaren zerbitzuagatik.

–2 euro arropa lehorgailuaren zerbitzuagatik.

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzeko betebeharra sortzen da Udalak instalazioan sartzeko emandako txartela edo baimena eskuratzen den unean.

Udalak sustaturiko kultura jarduerekin eta bestelako jarduerekin lotuta dauden taldeek edo pertsonek aterpetxea erabiltzeko, Alkatetzaren baimena beharko da.

7. artikulua. Gaua igarotzeko tasa aterpetxearen esparruan sartzean ordainduko da; gainerako alokairu eta/edo zerbitzuak, berriz, erabiltzen diren unean.

Subjektu pasiboak, sortzen diren tasak ordaintzeaz gain, erabiltzen utzi zaizkien ondasun, higigarri eta higiezinetan eragindako kalte guztien erantzule izango dira.

8. artikulua. Instalazioaren erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak, haren barrenean ikusgai jarriko baitira.

Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuari lotuko zaio, betiere, funtzionamendu araubidea.

Done Jakue bideko erromesek lehentasuna dute aterpetxea erabiltzerakoan.

9. artikulua. Instalazioaren ardura duten langileek txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, lokaletik kanporatuz zehatzen ahalko dira.

10. artikulua. Iruzurtzat joko da esparru horretan sarrera txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea.

11. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

Nolanahi ere, 6 euroko zehapena ekarriko du armairuko giltza galtzeak, eta orobat mihiseak, mantak eta eskuoihalak hondatu eta galtzeak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

Iragarkiaren kodea: L2202652