47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udalaren etxeko laguntzako zerbitzuen tarifak eta prezio publikoak

Eguesibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batez onestea aldaketa bat Udalaren etxeko laguntzako zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan, egungo 9. artikulua aldatzen duena.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko epeari buruzko iragarkia eman zen argitara 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

PCEG < OAEAP

3,04 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAP-OAEAPren %105

6,07 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAPren %105-OAEAPren %120

Prezio publikoaren %15

2,44 euro orduko

OAEAPren %120-OAEAPren %135

Prezio publikoaren %30

4,88 euro orduko

OAEAPren %135-OAEAPren %150

Prezio publikoaren %45

7,33 euro orduko

OAEAPren %150-OAEAPren %165

Prezio publikoaren %60

9,77 euro orduko

OAEAPren %165-OAEAPren %180

Prezio publikoaren %75

12,21 euro orduko

OAEAPren %180-OAEAPren %195

Prezio publikoaren %90

14,65 euro orduko

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoaren %100

16,28 euro orduko

PCEG = per capita errenta garbia; eta OAEAP = ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2202562