47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen zerga-tasa eta tasa publikoak 2022ko ekitaldirako.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2022ko zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Petilla Aragoin, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2202608