47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lanpostuen zerrenda aldatzea

Iruñeko Tokiko Gobernu Batzarrak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko otsailaren 21ean:

«Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Tituluaren (Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolaketa) 127.1.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio onestea, besteak beste, lanpostuen zerrenda, langileen soldatak –Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin bat–, behin-behineko langileen kopurua eta araubidea, eta berariaz beste organo bati emanak ez diren langileei buruzko bestelako erabakiak.

Espedientean dagoen Merkataritza eta Turismoko zuzendariaren txostena ikusirik, hau

ERABAKITZEN DA:

1-100514-3 zenbakidun plaza -Ekonomialaria- birmoldatzea, 1- 200200-57 plaza -Erdi-mailako tituluduna bateraezintasunaz- bilakatuz, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorrari atxikia.»

Iruñean, 2022ko otsailaren 21ean.–Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2202775