47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2022ko otsailaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orontzen, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202624