47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Oizko Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea 2022ko aste barneko jaiegunen egutegia, Oizko Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2022an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 8a: Tokiko besta.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko banaketa doitzeko, baliogabeak izanen dira,epeak kontatzeari dagokionez, urriak 31 eta abenduak 5.

2.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2022. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

3.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegi hau ezartzea:

Astearte eta ostegunetan: 12:00etatik 15:00etara.

4.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Oizen, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2202538