47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar etxeko tasak

Miranda Argako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldian Virgen del Castillo zahar etxean indarrean izanen diren tasak, Miranda Argako “Virgen del Castillo zahar etxea” erakunde autonomoko patronatuak horren gaineko erabakia hartu ondoren; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

Erabaki hori 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, bai eta Miranda Argako Udalaren ediktu-taulan ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren araudian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon eta gero, epe horretan inork ez zuenez inolako idazkirik aurkeztu, horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko, behin betiko onetsirik gelditu ziren Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxeko 2022rako tasak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

2022. URTEKO TASAK

Laguntza behar dutenak: 2.083,45 euro hilean.

Beren buruz baliatzen direnak: 1.126,48 euro hilean.

Beren buruz erdizka baliatzen direnak: 1.372,61 euro hilean.

Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.800,00 euro hilean.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,00 eurotik 50,00 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar dutenentzat ala beren buruz baliatzen direnentzat den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat irauten duen.

Miranda Argan, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2202550